XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kakarraldoen suntsiteak ze ekonomi-ondoren ekarri daikenik ez jake errez erakustea abeliztilariei.

Baiña, beste aldetik, arrazoi barik basoa ondatzeak gizakiari onuragarria izan leikion mota asko, batez be landarak, ondatzea dakar.

Aurrengo ondaketa andietan, abere-landare motak bizirik geratzeko segurtasuna euken; baiña orain, suntsituten doaz, azpimarkatzen dau Edward Wilson, Harvard-eko irakasleak, eta estura ondatzaille au aldentzeko aspaldian gizadiaren erantzun-bearra ernetzeko deika dabillen Norman Myers-ek diñoanez, tropikoko oian-galtzeak, lur onetako bizitza-asieratik, orain 4 mille milloi urte-edo, bizi-aberastasunaren atzekadarik andiena izango da.

Ezin dogu-antz-emon gizadi-aberastasunaren ondateak, zelakoa litzaken garrantzia ekonomi-arloan.

Baiña, oianak gordeten daben neurri-ezin jenetika multzoa eta oraindik, frutu, uzta ta osakai lez, mamia atara ez jakon aberastasuna daukola gauza ziurra da.

Estatu Batuetan gaur erabilten diran osakaiak, oian-landaretatik datoz.

Lur euritsu onen oian-landare geienak ez dira izan osasun-gai lez aztertuak geroago gitxiagotzen diran sorgin eta sasi sendagilleen artean izan ezik.

Ikutubako aberastasuna.

Geroko amesak alboratuaz, gaurko egunetan basoak tropikoko erri askoren ekonomi-oiñarria dira.

Banco Mundial deritxonaren iritxiz, 200 milloi biztanle gitxi gora-bera euregandik bizi dira.

Kalterik andiena, zugaitz botatzeak egiten dau.